Bestak 2023

Fermintxo Rock jaialdia izanen dute uztailaren 9an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko uztailaren 7a

Janus Lester izanen da igandeko Fermintxo Rock jaialdian Lesakan joko duen taldeetako bat.

Hago Isilik, Ziraun, Janus Lester eta El Quinto Tenedor taldeek joko dute igandean 23:00etatik aitzinera

Lesakako sanferminen barrenean, Txosna Batzordeak ere egitarau zabala prestatzen du. Uztailaren 9an, igandean, Gazte Eguna izanen dute eta gazte bazkaria eta Bortzirietako uzta bertso-poteoarekin batera, 23:00etan Fermintxo Rock jaialdia izanen dute, Hago Isilik, Ziraun, Janus Lester eta El Quinto Tenedor taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun