Udal ordezkarien karguen banaketa egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 5a, 11:00
Berako udalbatza osatzen duten zinegotziak

Ekainaren 17an udalbatza osatu ondotik, lan batzordeen banaketa egin dute eta lanean hasia da Berako Udala. Osoko bilkurak hilabeteko 3. asteazkenetan egitea adostu dute, 19:30ean pleno aretoan. 

Aitor Elexpuru izanen da alkate eta hiru alkateorde izanen dira: Ines Matxiarena, Patxi Castillo eta Esteban Agirre, ordena horretan. Alkateak jardunaldi osoko dedikazioa izanen du udaleko lanerako. Horrekin batera, heldu den lau urtetan lanean aritzeko hamar batzorde osatu dituzte. 

Batzordeen osaketa

Ogasuna eta Kontuen batzorde berezian Aitor Elexpuru izanen da buru, eta Josean Oiartzabal eta Patxi Castillo kideak; Turismoa eta Merkataritzan Adela Arlegi buru, eta Elexpuru eta Andoni Andueza kideak; Urak batzordean Patxi Larretxea buru eta Elexpuru, Andueza eta Angel Pombar kideak; Hirigintzan Esteban Agirre buru eta Elexpuru, Oiartzabal eta Andueza kideak; Kiroletan Pombar buru eta Elexpuru eta Arlegi kideak; Kulturan Lupe Mendigutxia buru eta Estitxu Pinatxo, Castillo eta Andueza kideak; Mendiak eta Ingurumena batzordean Elexpuru buru eta Larretxea eta Mendigutxia kideak; Langilegoa batzordean Elexpuru batzordeburu eta Pombar, Elexpuru, Agirre eta Oiartzabal kideak; Energia Komunitateak batzordean Agirre buru, Elexpuru, Matxirena, Castillo eta Larretxea kideak eta azkenik Mugikortasuna batzordean Larretxea batzordeburu eta Elexpuru eta Agirre batzorde kideak. 

Ordezkariak bertze organoetan

Horrez gain, bertzelako organoetan izanen diren udal ordezkariak ere zehaztu dituzte. Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatean Castillo eta Elexpuru izanen dira ordezkariak, Euskara Mankomunitatean Castillo eta Larretxea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean Elexpuru eta Matxiarena eta Berdintasun Zerbitzuan Matxiarena eta Arlegi. 

Horrekin batera, UEMAn Elexpuru, Castillo eta Matxiarena izanen dira titularrak eta ordezkoak Agirre, Mendigutxia eta Larretxea. Cederna Garalur eta Baztan-Bidasoa turismoan Arlegi izanen da titularra eta Elexpuru ordezko ariko dira, antzerki sarean Mendigutxia eta Pinatxo ariko dira eta suhiltzaile boluntarioen eta Eskualdeko Osasun Kontseiluan Elexpuru. 

Herriko ikastetxeetako eta musika eskolako ordezkariak ere zehaztu dituzte. Musika Eskolan Mendigutxia, Elexpuru, Arlegi eta Agirre ariko dira, Ricardo Baroja eskolako ordezkaria izanen da Matxiarena, Mukixu haur eskolakoa eta Labiaga ikastolakoa Mendigutxia, Toki Ona institutukoa Agirre eta Jesusen Bihotza ikastetxekoa Andueza.         

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun