Puntu Morea besta eremuan emakume* nahiz LGTBIQ+ kolektiboko kideren batek eraso bat pairatuz gero, arreta eta laguntza zuzena eta profesionala eskaintzeko zerbitzua da. Edozein intentsitateko erasoen aitzinean, erasoa jasan duen pertsonari aurrez aurreko arreta emozionala eta bidelaguntza eskainiko zaio, egoera horri aitzin egiteko dituen aukeren inguruko informazioa eta aholkularitza emanez.
Horretarako, puntuan une oro Emagin Elkarteko bi emakume* aditu egongo dira. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzutik telefono bat aktibatu dute Puntu Morean dauden kideek aktibo izateko, modu honetan, eraso bat gertatuz gero Puntu Morera laguntza eskatzeko deitu daiteke. Hau da telefonoa: 722 467 197.
Horrez gain, indarkeria sexistarekiko edozein gertaera edo bizipenen inguruko informazioa helarazi nahi bada,
berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera idatzi daiteke eta jasoko den informazio guztiaren anonimotasuna bermatuta egonen da.