Igantziko jubilatuek Azpeitira irteera eginen dute uztailaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko uztailaren 5a

Igantziko Baratzondo elkarteko jubilatuak berriki egindako hitzaldi batean.

Azienda eta sagardo azoka bisitatuko dute eta izena uztailaren 9ra arte eman daiteke

Igantziko Baratzondo elkarteko jubilatuek badute azken boladan mugimenta ederra: txangoa, hitzaldiak… Oraingo honetan, uztailaren 25ean Azpeitira bisita egitekoa dute, bertan eginen den azienda eta sagardo azokara hain zuzen ere. 

Uztailaren 25ean, asteartean 08:30ean aparkalekuan autobusa hartu eta Azpeitira iritsiko dira. Azokan goiza pasatu eta gero bazkari ederraz gozatuko dute Larrañaga jatetxean.

 

Bazkalondoan, Loiolako San Ignazio bisitatzera joanen dira eta 19:00etan abiatuko dira herrira bueltan; eguna Baratzondon berendu-afaria eginez akabatuko dute.

 

Izen emateak uztailaren 9arte egin ahal izanen dira Axun, Iñakiri edota Tereri deituta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun