Asteartetan eta larunbatetan 19:00etan izanen dira bisitak, eta ortzegunetan, aldiz, 12:00etan. Bisitetan parte hartzeko aitzinetik erreserba egin beharko da turismo bulegora deituta (610 21 40 66) edo turismoa@bera.eus helbidera idatzita eta borondate truke izanen dira. Bisitak, turistez harago herritarrentzako ere irekiak izanen dira, eta herriko txoko historikoak ezagutu eta bertako historia ikasteko aukera izanen dute parte hartzaileek. Gainera, behin bisita bukatutakoan herriko txistorra dastatzeko aukera izanen dute.
Herriko etxeko ateak irekiak
Bisitez gain, uztailean eta abuztuan herriko etxeko ateak irekiak izanen dira 15:00ak bitartean. Bertaratzen diren turistek zein herritarrek herriko etxea barrenetik ezagutzeko aukera izanen dute: pleno aretoa, sarrerako eskailerak... Udaberrian paratu zuten modu iraunkorrean Asier Gogortza artista beratarraren Berako bordak erakusketa herriko etxean, eta hori ikusteko aukera ere izanen da.