Sanferminak girotzen hasteko kontzertu ederra eman du Lesakako musika bandak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 3a, 15:00

Lehen kontzertua eman duten gaztetxoak eta musika bandan 20 urte baino gehiago dituztenak omendu dituzte

Sanferminen aitzineko Lesakako Musika Bandak sanferminen aitzineko bere ohiko emanaldi ederra eskaini zuen ekainaren 30ean, ortzirale arratsaldean Plaza Zaharrean. Musika bandak berak antolatu zuen emanaldia, Lesakako udalaren laguntzaz. Bandarekin lehen kontzertua eman zuten musikari gaztetxoak omendu zituzten eta zapi gorria eman zieten. Aldi berean, musika bandan 20 urte baino gehiago dituzten musikariak (batzuk 30 eta 40 urte ere) omendu zituzten.

Hainbat pieza berezi jo zituzten, tartean Pepito Yanciren Zezenak (lehen aldiz jo dena) edo Caprichos del viento edo telebistako serie batek hain ezagun egin duen Bella Ciao, bertzeak bertze, baita Lesakako inauterietako eta bestetako kantuak ere, tartean Pepito Yanciren Lesakako peñak, Arantzako Beñat Mitxelena soinujolearen laguntzarekin.

Omenduak

Kontzertuaren bukaeran, aurten lehen aldiz musika bandarekin jo duten neska-mutikoei zapi gorria paratu zieten musikari beteranoek: Ioritz Iriarte Azpiroz, Amets Lasa Perez, Beñat Criado Arruabarrena, Aroia Ordoki Fagoaga, Gorka Mitxelena Sunsundegi, Oier Sanchez Elisalt, Kemen Garro Ordoki, Saraih Alzugarai Alzugarai, Beñat Irazoki Caramazana, Oinatz Aiestaran Eizmendi, Maria Alzugarai Irigoien eta Maddi Zubieta Eneterreaga dira musika bandarekin lehen kontzertua eman dutenak.

Horretaz gain, musika bandan 20 urte baino gehiago dituzten musikariei (batzuk 30 eta 40 urte ere) oroigarri bana eman zieten. Juanito Ordoki, Juan Pablo Txoperena, Karlos Senper, Juan Alberto Burguete, Jabier Zubieta, Miguel Angel Castro, Ramon Apeztegia, Asier Aiestaran, Xanti Alzugarai, Olatz Rojo eta Egoitz Telletxea izan ziren omenduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun