Hasteko, Eneritz Muñoak eta Ainara Hitak 12-6 irabazi zieten Oihan Lasari eta Oihan Anduezari. Amets Irurietak eta Oihan Irurietak 12-8 irabazi zieten Maddi Irazoki eta Joana Irazokiri; Oihan Irurietak eta Joana Irazokik 12-5 irabazi zieten Ekai Maritxalar eta Amets Irurietari; Aimar Goizuetak eta Oihan Muñoak 16-11 irabazi zieten Alain Gajate eta Unax Gajateri; Yerai Bazterrikak eta Amets Lasak 16-15 irabazi zieten Jon Madariaga eta Ibai Tapiari eta helduak eta gazteak nahasita jokatu zen azken partidan, Oier Orbegozok eta Asier Irurietak 22-19 irabazi zieten Mikel Maiari eta Aimar Otxandorenari.
30 pilotari
Jaialdi honekin denboraldia bukatutzat eman du Santiago Oiartzabal presidente duen Arkupe pilotazaleen elkarteak. Mikel Maiak egin ditu irakasle lanak eta Jose Luis Tainta dute epaile federatua. Aipagarria da garbitasunaz ere arduratzen den Xeberiano Txoperenarekin batera udal pilotalekua egokitzeko azken aldian egin dituzten lanak. Harmailetan segurtasuna hobetzeko lanak egin dituzte eta gibeleko aldeko harmailak kendu eta berotzeko txokoa antolatu dute. Aste honetan margotze-lanak ere eginen dituzte sanferminetako pilota jaialdirako frontoia dotore uzteko asmoz.
Aipatzekoa da Lesakako eta Igantziko 30 bat pilotarik parte hartu dutela denboraldi honetan Arkupe pilotazaleen elkarteko eskolan eta Nafarroako herriarteko ttiki nahiz handian parte hartu dutela.