Igantzin ere ezinegona sortu du Azkua izeneko eolikoen proiektuak eta Igantzi Bizirik taldea sortu dute. Horren harira, bihar arratsaldean, hitzaldi informatiboa antolatu dute Sustrai Erakuntza Taldeko kideekin. Lesakako Endara Bizirik taldeko kideak ere gonbidatu dituzte. Baratzondon 19:00etan egin dute hitzordua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.