Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur Beran

51 urteko gizonezko batek bere bikotekidea hil zuen larunbat goizean Iruñeko Ermitagaña auzoan. Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute Beran, gaur, 20:00etan Mukixuko zubian 'Erasorik ez erantzunik gabe' lelopean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun