Erortza izan eta berehala bertaratu ziren udaleko langileak, eta Berako suhiltzaileekin eta poliziarekin batera, egoera kontrolatzeko kudeaketa lanak egin zituzten. Eraikina erori zenean inguruan ez zen inor, eta ez da zauritik, eta ondasun partikularrek ere ez dute kalterik izan. Horrekin batera, eraikinaren jabea ere abisatu zuten egoera aztertu eta premiazko neurriak ezartzeko.
Atzo arratsaldean udaleko teknikariek eraikinaren egoeraren eta arriskuen azterketa sakona egin zuten, eta gaur goizean bilduko dira eraikinaren jabea, udaleko teknikariak eta arkitektua eta bertan erabakiko dute nola hasi eraiste lanak egiten.
Udalak nabarmendu du 2019az geroztik bi aldiz jakinarazi zaiola idatziz etxebizitzaren jabeari, azkena 2022ko abenduan, eraikinaren segurtasuna bermatzeko neurri egokiak hartzeko betebeharra. Gainera, eraikina eraisteko proiektua tramitatzeko ere eskatu zitzaion.
Udalak nabarmendu du kaltetutako eremura ezin dela sartu eta herritarrei hori errespetatzeko eskatu die «segurtasuna bermatzeko».