Lesakako Beti Gazteak ekainaren 4an antolatutako VII. Argazki Rallyko sariak banatu zituen ortziralean elkartearen egoitzan. Saridunak izan ziren ekitaldian eta Alaia Altzugarai Legazkue Beti Gazteko kultur koordinatzailearen eskutik hartu zituzten saria.
Ohi bezala, Beti Gaztek bortz gai proposatu zituen eta horietako bakoitzean irabazleak 100 euro hartu ditu saritzat. Honela, ‘Estresa’ gaiari lotutako argazkirik onena Manu Barreiro Rodriguezek aurkeztutakoa da; ‘Eguraldia’ gaiari buruzko argazkirik onena, Tomas Sarasola Villahozena; ‘Aperitifa’ gaiari buruzkoa, Javier Lopez Fabianena; ‘Jolasa’ gaiari buruzkoa, Jose Miguel Romero Barcorena eta ‘Kale artea’ gaiarena, Jose Luis Rodriguez Moranena. Horretaz gain, Fred Ramos Lasaga lesakarrak Beti Gazteko bazkide batek aurkeztutako bildumarik onenaren saia hartu du, 100 eurokoa. Bildumarik onena aurkeztu duen argazkilari onenak, azkenik, Javier Lopez Fabianek, 150 euroko saria hartu du.