Lesakako sanferminetako herri bazkarian izena emateko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 30a, 16:00

Uztailaren 10ean Eltzetako plazan eginen den otordurako txartelak igandera bitarte eskura daitezke

Lesakako sanferminetako hondar eguneko herri bazkariak indarra hartu du azken aldian. Aurten ere eginen dute uztailaren 10ean, astelehenean 14:00etan Eltzetako plazan. Txartelak eskuratzeko azken eguna uztailaren 2a, igandea izanen da.

Txartelak Arranon, Koxkilan eta Izarra okindegian eskura daitezke. Catering-eko helduen menua 30 eurokoa izanen da: pate moussa, entsalada epela Idiazabalgo gazte eta intxaurrekin, txerri masailak eta postrea, edaria barne. Haurren menua (10 urte arte) ere izanen da, 15 eurotan. Mahaiak, aulkiak eta edaria prezioan sartuta daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun