Agiñako errepidean auto lasterketak egiteagatik hainbat salaketa tramitatu ditu Foruzaingoak

Ttipi-Ttapa 2023ko ekainaren 30a

Foruzaingoak jakitera eman duenez, «bizilagunek Agiñako errepidean karrerak egiten ari zirela abisua emanda» zaintza lanak egitera joan dira eta ibilgailu sail bat salatu dituzte ausarkeriaz gidatzeagatik eta bertze hainbat arau-hauste administratiborengatik.

Zehazki, bi ibilgailu salatu dituzte ausarkeriaz gidatzeagatik (500 euro eta 6 puntu gidabaimenean) eta bertze bederatzi arau-hauste administratiboengatik: 4 ibilgailuetan homologatu gabeko erreforma garrantzitsuak egiteagatik eta 5 gehiago urritasun teknikoengatik (pneumatiko higatuak, ertz ebakitzaileak, pilotu hautsiak). Azkenik, bertze ibilgailu bat ibilgetuta utzi dute, bide segurtasunerako arriskua sortzen zuelako.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun