Lesakako Arkupe pilotazale elkartearen jaialdia uztailaren 1ean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko ekainaren 29a

Arkupe pilotazaleen elkarteko pilotariek zazpi partida jokatuko dituzte larunbat arratsaldean Lesakako frontoian.

Lesakako Arkupe pilotazaleen elkarteak udalaren laguntzaz sanferminen aitzinetik antolatu ohi duen pilota jaialdia uztailaren 1ean, larunbatean 16:00etan hasiko da Lesakako udal pilotalekuan. Hainbat adinetako pilotarien zazpi partida ikusteko aukera izanen da.

Hasteko, Oihan Lasa eta Oihan Castro, Oihan Andueza eta Ekai Maritxalarren kontra ariko dira; Egoi Zelaieta eta Oinatz Sein, Alain Gajate eta Beñat Ariztegiren kontra; Oihan Irurieta eta Jon Madariaga, Amets Irurieta eta Jerai Baztarrikaren kontra; Eneritz Muñoa eta Joana Iratzoki, Nahia Almandoz eta Ainara Hitaren kontra; Aimar Goizueta eta Unax Gajate, Ibai Tapia eta Oihan Muñoaren kontra; Aratz Laka eta Eneko Almandoz, Amets Lasa eta Enaitz Bereauren konta eta, hondarreko partidan, Otxandorena eta Etxabide, Orbegozo eta Bereauren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun