Bestak 2023

Igantziko besten programaren azalerako lehiaketa deitu du udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 29a, 16:00

Igantziko bestetako programaren azala aukeratzeko lehiaketa deitu du udalak.

Igantziko San Migel besten antolaketa lanetan gogor dabiltza besta batzordeko kideak. Honen harira, Udalak esku-programaren azal lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, 2023ko sanmigeletako esku-programaren azala aukeratzeko. Lanak abuztuaren 11 bitarte aurkez daitezke.

Marrazkiz edoz argazkiz eginak aurkezten ahal dira lanak, 27x19 cm-ko neurriarekin.

Derrigorrez, Igantzi. Sanmigelak 2023 testua agertu beharko da. Igantzin sortu edota bertan bizi direnek parte hartzen ahal dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago abuztuaren 11 arte, honelako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz (Lana sobre batean sartuta aurkeztu behar da udal bulegoetan, izenburuarekin eta barrenean bertze sobre itxi batean egilearen datuak).

 

150 euroko saria

Saritutako azalaren egileak 150 euroko saria irabaziko du. Saritutako lana udalaren esku geldituko da eta bertzeak itzuliko dira, baina programan argitaratu ahal izanen dira. Epaimahaia Besta Batzordeko kideek eta herritarrek osatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun