Elkartearen egoitzatik Zubigainekoa ikusteko zozketa eginen du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 29a, 13:00
Beti Gazte elkartearen egoitzako leihoetatik (goitian eskuinean) Zubigainekoa ikusteko aukera izanen dute bazkideek.

Lesakako elkarteko adin nagusiko bazkideek parte har dezakete uztailaren 3ra arte

Uztailaren 7an, San Fermin egunean, Lesakako Beti Gazte elkarteko egoitzatik Zubigainekoa ikusteko sei leiho prestatuko dituzte bazkideentzat eta zozketa bidez banatuko dituzte. Parte hartzeko, 696 80 98 86 whatsapp zenbakira idatzi behar da uztailaren 3ko 18:00ak arte. Irabazleen izenak uztailaren 4an jakinaraziko dituzte eta irabazle bakoitzak gehienez bi bazkide gehiago eraman ahal izanen ditu egoitzara.

Zozketan parte hartzeko ezinbertzekoa izanen da adinez nagusia izatea, baita Beti Gazteko bazkidea izatea ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun