Lesakako EH Bilduk batzar irekia deitu du ekainaren 30ean, ortziralean 18:00etan hasita Arrano elkartean. Bertan, bertzeak bertze, hauteskundeen balorazioa egin eta hurrengo urteetarako funtzionamenduari buruz ere ariko dira.
Lesakako EH Bildu «denen artean osatzen dugu, eta horregatik zure parte hartzea ere hagitz garrantzitsua da guretzat» adierazi dute.