Udalak nabarmendu duenez, maiatzeko uholdeaz geroztik udal langileak eta bertze hainbat teknikari lanean aritu dira egoera konpondu nahian. Gunea aztertu ondotik, soluzio bat bilatzeko bidean dira: «Garbitokiko urak Zia errekara husten dira, eta hori ahalbidetzen duen hodia trabatuta dago. Hodi hau Zia errekatik garbitu behar da eta horretarako hondeamakina bat sartu behar da errekan lehendabizi. Ondotik, Kultur Etxeko aparkalekutik tresneri berezi bat luzatu beharko da libratu nahi den hodiraino, behin betiko garbitzeko».
Lan horiek egiteko, ordea, Kantauriko Ur Konfederazioaren eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamenduaren baimenak behar dira, eta oharrean zehaztu dutenez, dagoeneko eskatuak daude eta horien zain daude lanak hasteko.