VII. Argazki Rallyko sariak banatuko ditu Beti Gaztek ortziralean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 29a, 09:00
Jose Miguel Romero Barcoren argazki honek irabazi du 'Jolasa' gaiari buruzko argazki onenaren saria.

Bilduma onena Javier Lopez Fabianek aurkeztu du, bazkiderik onenarena Fred Ramosek eta bertze bortz gaietako irabazleek ere saria hartuko dute

Lesakako Beti Gazteak ekainaren 4an antolatutako VII. Argazki Rallyko irabazleen izenak jakinarazi ditu eta ekainaren 30ean, ortziralean 19:00etan eginen du sari banaketa ekitaldia elkartearen egoitzan. Sarituei zuzendutako ekitaldia izateaz gain, irekia izanen da, nahi duen guztiarentzat.

Ohi bezala, Beti Gaztek bortz gai proposatu zituen eta horietako bakoitzean irabazleak 100 euro hartuko ditu saritzat. Honela, ‘Estresa’ gaiari lotutako argazkirik onena Manu Barreiro Rodriguezek aurkeztutakoa da; ‘Eguraldia’ gaiari buruzko argazkirik onena, Tomas Sarasola Villahozena; ‘Aperitifa’ gaiari buruzkoa, Javier Lopez Fabianena; ‘Jolasa’ gaiari buruzkoa, Jose Miguel Romero Barcorena eta ‘Kale artea’ gaiarena, Jose Luis Rodriguez Moranena. Horretaz gain, Fred Ramos Lasaga lesakarrak Beti Gazteko bazkide batek aurkeztutako bildumarik onenaren saia hartuko du, 100 eurokoa. Bildumarik onena aurkeztu duen argazkilari onenak, azkenik, Javier Lopez Fabianek, 150 euroko saria hartuko du.

Javier Lopez Fabianek aurkeztutako bildumako argazkietako batzuk. Berak lortu du sari nagusia.

Lan sarituak Beti Gazte elkartearen webgunean ikus daitezke dagoeneko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun