Bestak 2023

Fred Ramosek irabazi du Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 28a, 11:30

Berako Aurreskuko dantzari baten irudiarekin irabazi du lehia lesakarrak.

Berako Besta Batzordeak antolatuta egitaruaren azal lehiaketa egin dute aurten ere Beran, eta Fred Ramos Lasaga lesakarra izan da irabazlea.

Aurreskua dantzatzen ageri den dantzari baten irudiarekin irabazi du Ramosek lehiaketa. Berriki, gainera, Lesakakoa ere irabazi berri du.

Iaz bezala, aurten ere herri bozketa bidez aukeratu dute irabazlea. Bigarren irudi bozkatuena, Andrea Altzugarai herritarrarena, aldiz, kontrazalean agertuko da. Denera, 9 lan aurkeztu dituzte lehiaketara.

Lasagak 400 euroko saria jasoko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun