Bestak 2025

Sanferminetan herriko lorategietan eta berdeguneetan kanpatzea debekatu dutela ohartarazi du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 3a, 16:00

Landazelai ingurua sanferminetan kanpaleku bihurtua

Aurten ere karrikako lorategi eta berdeguneetan kanpatzea debekatuta egonen dela jakinarazi du Lesakako Udalak. «Elkar errespetatzeko eta herria zaintzeko eskaria» egin nahi izan die bisitariei. Lesakara joaten diren gazteei sanferminetako asteburuan indartuko den garraio publiko zerbitzua erabiltzeko deia ere egin die.

Hori ahalbidetzeko, hurrengo asteburuan ohiko autobus zerbitzua indartu dute Burundesa eta Baztanesa enpresarekin elkarlanean. Autobusak Donostiatik atera, eta Irunen gelditu ondotik joanen dira Lesakara.

Horrela, egunez egun hauek izanen dira autobusen ordutegiak:

  • Uztailak 4, ortziralea, Donostiatik Lesakara joateko, Irunen barna: 16:30ean eta 19:30ean (Baztanesa) eta 18:00etan (Burundesa).
  • Uztailak 5, larunbata, Lesakatik Donostiara itzultzeko, Irunen barna: 08:30ean (Burundesa) eta 15:30ean (Baztanesa)
  • Uztailak 5, larunbata, Donostiatik Lesaka joateko, Irunen barna: 13:30ean, 16:00etan, 18:00etan eta 20:00etan (Burundesa) eta 16:30ean eta 19:30ean (Baztanesa).
  • Uztailak 6, igandea, itzultzeko: 07:00etan, 08:30ean eta 10:00etan (Burundesa) eta 10:15ean (Baztanesa)

Lesakara joateko txartelak autobusean bertan salduko dira eta Lesakatik abiatzeko uztailaren 5eko goizean autobusean bertan, eta uztailaren 6an, 06:30etik 10:00etara, suhiltzaileetako leihatilan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun