Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren hogeita bigarren edizioko finalak jokatu dituzte ekainaren 24an Berako Eztegara pilotalekuan.
Emaitzak
Ttikiak
- Berako Ibai Pandok eta Unai Mikelperizenak, 18; Berako Hugo Pereirak eta Lesakako Oihan Irurietak, 12
Umeak B maila
- Berako Kemen Aranibarrek eta Igantziko Joana Iratzokik, 18; Etxalarko Beñat Ansalasek eta Lesakako Amets Irurietak, 16
Umeak A maila
- Berako Gexan Lizardik eta Aimar Almandozek, 7; Berako Unai Lazkanok eta Ekai Mikelperizenak, 18
Kimuak B maila
- Lesakako Ibai Tapiak eta Jon Madariagak, 13; Lesakako Alain Gajatek eta Berako Beñat Goñik, 18
Kimuak A maila
- Igantziko Aratz Lakak eta Etxalarko Erik Igoak, 16; Baionako Enaitz Zestauk eta Berako Jon Lazkanotegik, 18
Sari banaketa
Sari banaketan, duela bederatzi urte Nafarroako eta Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketa irabazi zuten pilotariak izan ziren eta ondotik, antolatzaile eta pilotari ohien bazkarian ere giro ederra izan zuten.
Larunbateko finalekin denboraldia erdi itxia utzi dutela aipatu dute Bortziriak pilota elkartetik, baina larunbatean oraindik hitzordu garrantzitsua izanen dute Iruñeko Labrit pilotalekuan, Nafarroako herriarteko pilota txapelketa ttikiko finala jokatuko baitute Leitzaren kontra. «Eskerrik asko denei, eta batez ere laguntzaileei, zuek gabe ez zen hau posible izanen. Aupa Bortziriak Pilota Elkartea!».