Eguraldi paregabea izan zuten, eta igoera San Adriango tuneletik egin zuten. Bertatik, pagoz beteriko baso bat gurutzatu eta bi ordutan ailegatu ziren Aizkorriko tontorrera. Bertan, taldeko argazki atera zuten lehenik eta ordu laurden bat hartu zuten gero hamaiketako egiteko eta paisaiaz disfrutatzeko.
Azken orduan jaitsierako bidea aldatzea erabaki zuten, eta Kalbario izeneko bidea segituta egin zuten, basoan barrena. Eguna behar bezala bukatzeko, aperitiboa hartu zuen Otzaurteko bentan.
Agerra Mendi Taldeak eskerrak eman dizkie irteeran parte hartu zuten mendizale denei, eta baita Aizkorrirako irteeran gidari lanetan aritu zen Eibarko Deportivo Taldeko Mikel Larreategiri ere.
Uztailean eta abuztuan atseden hartuko dute orain, eta irailean eginen dute hurrengo irteera. Ohi bezala aitzinetik jakinaraziko dute irteeraren ibilbidea, data eta profila.