Zolaberritze lanak direla eta auto-ilarak sor daitezke Bera inguruan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 26a, 09:37
Zolaberritze lanak direla eta, Bera inguruan auto-ilarak sor daitezkeela ohartarazi dute.

N-121-A errepidean, Bera sarreran zolaberritze lanak egiten ari dira. Hori dela eta, auto-ilarak sor daitezkeela ohartarazi dute. Gaur eta bihar, 08:00etatik 20:00etara ariko dira lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun