Hainbat arrazoirengatik ez du baimen hori eman. Laburbilduz, kukaña paratzeak hainbat arrisku ekartzen ahal ditu erabiltzaileentzat eta inguruneko bizilagunentzat:
- Zia errekan presa bat paratzeak uholdeak izateko arriskua areagotuko luke. «Duela hilabete bat ikusi ahal genuen bezala, erauntsi handi batean urak gainezka egiten ahal du ingurune hori presa ez eginda ere. Presa izateak arazoa handitu baino ez luke eginen» diote udaletik.
- Erreka horren urak ez du osasun bermerik bainua ziurtatzeko.
- Presa kontzen duen egiturak ez du erabiltzaileentzako beharrezko segurtasuna bermatzen eta larrialdi batean askatzeko sistema ere nahiko eskasa da.
«Bertze sistema berri bat paratuta ere aitzineko arazoak izaten segituko genuke. Hori horrela, penarekin, baina denon segurtasun eta osasunagatik eta konfederazioaren baimenik ez izanda», Berako Udalak erabaki du kukañarik ez duela paratuko Berako bestetan, «aurtengoan eta hurrengo urteetan ere bai. Espero dugu hartutako erabaki hau ulertzea ez baita aisa izan horrelako neurri bat hartzea».