Beti Gazteko tiralariek Miguel Indurainen eskutik hartu dute beka

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 23a, 09:00
Indurain Fundazioko bekak banatzeko ekitaldian Beti Gazteko sokatira taldeko Ainhoa Ubiria, Irantzu Goienetxe, BeƱardo Iantzi, Maria Iantzi eta Karmele Pikabea, Miguel Indurain txirrindulari ohiarekin.

Nafarroako Gobernuaren esku dagoen Miguel Indurain Fundazioak Nafarroako 156 kirolariri eman dizkie aurten bekak, 2022an lorturiko emaitzak direla eta. Denera, 336.514 euro banatu ditu eta ekainaren 22an, ortzegun arratsaldean Iruñeko Navarra Arenan egin zen ekitaldia. Eskualdean laguntza jasoko duten kirolarien artean, Beti Gazteko sokatira taldeko tiralariak daude eta horien ordezkari, ezker-eskuin, Ainhoa Ubiria Sarasola, Irantzu Goienetxe Batiz, Beñardo Iantzi Mitxelena, Maria Iantzi Irigoien eta Karmele Pikabea Baleztena izan ziren ekitadian eta Miguel Indurain berarekin argazkia ateratzeko aukera izan zuten.

Eskualdeko bekadunak

Eskualdeko kirolariei dagokienez, programa olinpikoaren barrenean, Aresoko Adur Etxezarreta Rezola eskiatzaileak 9.000 euro jasoko ditu.

Euskal pilota programan, Oian Canabal Etxarte eta Joseba Aldabe Etxeberria igantziarrek 1.200na euro jasoko dituzte eta Julen Retegi Altzugarai eratsundarrak 850 euro.

Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideak izan dira beka gehien hartu dutenak. Honela, 350na euro jaso dituzte, Iñigo Altzugarai Legazkue, Ainhoa Etxegarai Elgorriaga, Aitziber Goienetxe Batiz, Irantzu Goienetxe Batiz, Ane Gurrutxaga Errandonea, Unai Gurrutxaga Errandonea, Amaia Leiza Igarzabal, Maddalen Lopez Tapia, Ander Mitxelena Diaz, Karmelo Mitxelena Mitxelena, Jose Angel Mitxelena Mitxelena, Beñat Ordoki Telletxea, Julen Palenzuela Etxepare, Karmele Pikabea Baleztena, Pascual Taberna Zubiria, Gerardo Telletxea Aizpuru, Oskar Telletxea Martiarena, Ainhoa Ubiria Sarasola, Maria Iantzi Irigoien eta Beñardo Iantzi Mitxelena tiralariek. Hauetaz gain, Berako Nerea Sorondo aizkolariak 250 euro hartuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun