Udalak adierazi duenez, «AEA (Albo Esklerosi Amiotrofikoa) edozein pertsonak eta edozein familiak izan dezakeen gaixotasun suntsitzaileenetako bat izan daiteke. Horregatik, funtsezkoa iruditzen zaigu ikusgarritasuna ematea eta gizarteak ulertzea gaixoek eta haien familiek zer egin behar duten diagnostiko zorigaitz horren aurrean».
Gainera, «aurtengo helburua pertsona gehiagorengana iristea da, beraz, ekimen honi babesa eman dio Berako herriak, berdez argituz Berako Udala, eta agerian jarriz jarduera solidarioak bultzatzen direla AEA pairatzen duten gaixoentzat.»