Uztailean igeriketa ikastaroak antolatu dituzte Igantziko igerilekuan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 22a, 20:00

Igantziko igerilekua. Artxiboko irudia.

Ekainaren 10ean ireki zuten Igantziko igerilekua eta halaxe izanen dute irailaren 10era arte. Uztailean, berriz, igeriketa ikastaroak antolatu dituzte: uztailaren 10etik 31ra izanen dira, astegunez, 16:00etatik aitzinera. Izena uztailaren 3ra arte ematen ahal izanen da Igantziko Herriko Etxean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun