Azken hilabeteetan Lesakako Udalak, sortutako Hirugarren Sektorearen Mahaiarekin lankidetzan, udalerriko merkataritzaren eta zerbitzuen egoerari buruzko ikerketa bat egin du. Herritarrei eta hirugarren sektoreari zuzendutako inkesta batzuen bitartez, diagnostiko bat eratu da. Orain, diagnostiko hori eskutan izanik, ekintza plan bat diseinatu eta aurrerapausoak eman nahi dira, Lesakako hirugarren sektorea bizirik mantentzeko, etorkizun oparoa bermatuz, epe motz, ertain eta luzera.
Horretarako, eratu den Hirugarren Sektorearen Mahaiarekin batera bilera bat prestatu du udalak: ekintza-proposamen ezberdinak aurkezteko eta eztabaidatzeko. Hau, astelehenean, ekainaren 26an, 14:30ean izanen da udaletxeko pleno aretoan. Bilera komertzio, zerbitzu, ostalari eta herritar guztiei irekia izanen da.