Bortzirietako eskuz binakako XXII. Pilota txapelketako finalak ekainaren 24an jokatuko dituzte Beran

70 pilotarik baino gehiagok parte hartu dute Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren hogeita bigarren edizioan.

70 pilotarik parte hartu dute eta larunbatean 10:00etan hasita jokatuko dituzte bortz finalak Eztegara pilotalekuan

Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte ekainaren 24an, larunbatean 10:00etan hasita Berako Eztegara pilotalekuan.


Ttikiak:

Berako Ibai Pando eta Unai Mikelperizena, Berako Hugo Pereira eta Lesakako Oihan Irurietaren kontra.

Kimuak B maila:

Lesakako Ibai Tapia eta Jon Madariaga, Lesakako Alain Gajate eta Berako Beñat Goñiren kontra.

Umeak B maila:

Berako Kemen Aranibar eta Igantziko Joana Iratzoki, Etxalarko Beñat Ansalas eta Lesakako Amets Irurietaren kontra.

Umeak A maila:

Berako Gexan Lizardi eta Aimar Almandoz, Berako Unai Lazkano eta Ekai Mikelperizenaren kontra.

Kimuak A maila:

Igantziko Aratz Laka eta Etxalarko Erik Igoa, Baionako Enaitz Zestau eta Berako Jon Lazkanotegiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun