Opariak ere izanen dira. Hala nola, harategira edo arraindegira joateko tupperrak, frutak eta barazkiak erosteko saretxoak, poltsa berrerabilgarriak, kantinplorak, etab.
EGUTEGIA
- Ekainaren 23an, ortziralean 08:00etatik 10:30era Berako Pagolan eta 10:30etik 13:00etara Berako Urkilan.
- Ekainaren 28an, asteazkenean 09:00etatik 11:30era Etxalarko plazan.
- Ekainaren 29an, ortzegunean 08:30etik 11:00etara Igantziko Bi-Biden eta 11:30etik 13:30era Arantzako Denan.
- Ekainaren 30ean, ortziralean, 09:00etatik 11:30era Lesakako Bittiria karrikan eta 11:30etik 13:30era Lesakako plazan.
- Uztailaren 8an, larunbatean 09:00etatik 11:30era Berako Hamaiketakon eta 11:30etik 13:30era Berako Pikabean.