Hildako mendizaleen omenez irteera antolatu du Beti Gaztek iganderako

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 22a, 19:00
Hildako mendizaleen oroimenez Agiñara igo eta bertan ekitaldia eginen dute igande goizean.

Agiñara igoko dira eta gosaria eta ekitaldia eginen dituzte, Lesakara bueltatu aitzinetik

Lesakako Beti Gazte elkarteak aurten ere hildako mendizaleen oroimenez, Agiñara mendi irteera antolatu du ekainaren 25ean. Igandean 08:00etan Plaza Zaharretik irteera eginen dute; 10:30e aldera gosaria izanen dute Aita Donostiaren oroitarrian eta ondotik ekitaldia. Denera bortz bat orduko joan-etorria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun