Udako solstizioko besta ekainaren 23an ospatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 22a, 08:00
Sanferminei begira entsegua ere eginen dute ezpata dantzariek udako solstizioko bestan.

Ohiko egitaraua izanen da San Joan bezperan, Lesakako Euskara Batzordeak antolatutako ospakizunean

Udako solstizioko besta eginen dute aurten ere ekainaren 23an Lesakan, Lesakako Euskara Batzordeak antolatua. Gutti goiti-beheiti ohiko egitaraua izanen dute Plaza Zaharrean.

Honela, ortziralean 19:00etan Bortzirietako Bertso Eskolakoak eta Lesakako trikipanderojotzaileak ariko dira, kantuan eta musika jotzen. 19:30ean Lesakako Euskara Batzordearen adierazpenaren irakurketa eta sua biztea. 20:00etan ezpata dantzarien entsegua suaren inguruan eta txistulariak. 20:30ean Herri afaria izanen da, norberak eramandakoarekin, eta zozketa mundiala eginen dute. 21:30ean Gabenara taldearekin dantzaldia. Ogitartekoak eta edaria egonen dira, baita taloak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun