San Juan eguna
12:00etan Meza Nagusia izanen da San Juan Xarren eta gaztetxoek beraien dantza saioa eginen dute. Hortaz gain, pintxoak eta edari goxoak dastatzeko aukera izanen da Biltoki ttikiko gazteek paratutako kantinan.
Goiza borobiltzeko Bidasoako Artisau Elkarteko kideek azoka eginen dute 10:00etatik 14:00etara.
Baratzondo elkartean, bertzalde, urteroko bazkaria eginen dute Joxe Anjelen musikaz alaiturik
Aipatu behar da, bertzetik, uztaileko mezak, beti bezala, igandetan San Juan Xarren izanen direla 12:00etan.