San Juan bezperarako erromeria eta afaria antolatu ditu Berako Barraskilo Gazte Taldeak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 21a, 18:00

Ortziralean izanen da San Juan bezpera, eta Beran auzoz auzo egiten dituzten suez gain, Barraskilo Gazte Taldeak antolatuta erromeria eta afaria ere eginen dituzte.

Egitaraua hasteko erromeria izanen da Maialen Larrañagarekin eta Ane Urbietarekin Toki Onako estalpean 20:00etan hasi eta 21:30ak arte. Ondotik, 21:30ean afari herrikoi autogestionatua eginen dute. Mahaiak, aulkiak eta edaria Barraskilok paratuko ditu, eta 19:00etarako izanen dira bertan.

22:30ean piztuko dute sua, eta horretarako kartoia eramateko eskatu dute. Ondotik, 23:00etan hasi eta 01:00ak arte berriz ere erromeria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun