Ekainaren 20tik aitzinera edukiontzi bat paratua dago eskola zaharretan egun honetarako sutarako paperak eta kartoiak biltzeko. Jakinarazi dutenez, betetzen denean ez da gehiago bilduko.
Ekainaren 23an San Juan sua piztuko dute Etxalarko plazan. Ortziralean 20:00etan berendu afaria eginen dute frontoian, bakoitzak etxetik nahi duena eramanez. 21:00ak aldean herriari itzulia emanen zaio joareak joz eta iluntzean suak piztuko dituzte, musikaz alaiturik. Ondotik sorgin dantza eginen dute suaren inguruan.
Ekainaren 20tik aitzinera edukiontzi bat paratua dago eskola zaharretan egun honetarako sutarako paperak eta kartoiak biltzeko. Jakinarazi dutenez, betetzen denean ez da gehiago bilduko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.