Lesakako San Fermin erretiratu elkarteak udalaren laguntzaz antolatutako ipar martxa ikastaroaren segida izanen dute ekainaren 23an, ortziralean 11:00etatik 12:30era Harriondoan. Honetan parte hartzeko, ikastaroaren lehen zatia egina izan beharko da.
Ikastaro honetan izena emateko azken eguna ekainaren 22an izanen da, ortzeguna, jubilatuen ostatuan. San Fermin elkarteko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 8 euro. Ipar martxako makilak ere eska daitezke izena ematerakoan, 60 euroren truke. Ikastaroa egiteko oinetako eta arropa erosoa, motxila eta ipar martxako makilak behar dira.