Larunbat arratsaldean ailegatu ziren herrira eta herriko lau ikastetxeek Leire Urbeltz artistarekin batera osatutako elkarbizitzaren aldeko muralera joan ziren. Bertan, muralaren sorkuntza prozesuaren nondik norakoak azaldu zizkieten udal ordezkariek ekimeneko parte hartzaileei eta elkarrekin argazkia atera zuten. Ondotik, atsedenerako tartea izan zuten.
Igande goizean Elizondorako bidea hartu zuten. Eskualdea gurutzatuta, Creusko lurmuturrera arteko bidea eginen dute etapaka ekimeneko parte hartzaileek.