Oinarrizko lehen sorospenen ikastaroa egin dute Elkarrizan elkarteko boluntarioek

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 20a, 14:30

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, oinarrizko lehen sorospenen ikastaroa egin zuten atzo Beran eta Lesakan Elkarrizan elkarteko boluntarioak

Plaza guztiak bete ziren eta jendea kanpoan gelditu zen, ikastaroa hagitz praktikoa zenez, plaza kopurua mugatua zelako. Parte hartzaileak hagitz gustura gelditu ziren.

Ikastaroko parte hartzaileak ariketa praktikoa egiten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun