Arantzako irratiari eta garai hari buruz gehiago ikasteko balio izan du '10 watt bakarrik' ikus-entzunezkoaren aurkezpenak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 20a, 10:00

Arantzako Udalak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, Oier Fuentes zinemagile beratarrak Arantzako irratiari buruz egin duen '10 watt bakarrik' ikus-entzunezko lana ikusteko aukera izan zuten joan den ortziralean Arantzan. 60ko hamarkadan Arantzan martxan izan zuten euskarazko irratiari buruzko hainbat jakingarri ikasteko aukera izan zuten bildutakoek, baina baita garai hartako Arantzako bizimoduari buruzko bertze hainbat kontu ezagutzeko aukera ere.

Leire Mitxelena zinegotziak egin zituen aurkezle lanak, eta Oier Fuentes zinemagileak proiektuaren nondik norakoak esplikatu zituen. Dokumentala ikusi ondotik, gonbidatuek hartu zuten hitza: Maixepa Biurrarenak, Pepita Zapirainek, Mari Karmen Altzugaraik, Luzio Zugarramurdik eta Bizente Arozenak. Bildutako gainerako herritarrek ere parte hartu zuten solasaldian, eta aski saio interesgarria izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun