Gaur ireki dituzte Berako eta Ibardingo turismo bulegoak. Aurtengoa, aldaketen urtea izanen da: herrian dagoen turismo bulegoari argitasuna eta ikusgarritasuna ematea xede, barrenetik bulegoa bera margotu eta txukundu dute. Kanpoaldean, seinalizazio berria jartzeari ere ekin diote.
Zerbitzua indartzeko asmoz eskuorri batzuk prestatu dituzte; herriko mapa oinarri hartuta, azalpenak bortz hizkuntzatan eskainiko dituzte herrira hurbiltzen diren bisitariek bertako xehetasunak jakin ditzaten. Helburua bertakoei eta turistei gure eskualdea erakustea da: Bortziriak, Baztan-Bidasoa, Xareta...
Turismo bulegoak bisita gidatuen aukera ere eskainiko du, Bera eta inguruak azalpenen bidez ezagutzeko. Udalak bere web orrian atal berri bat irekiko du, eta bertako zerbitzuak agertuko dira. Horrekin, bertako jendea zein kanpotik datorren jendea herriko zerbitzuetan kontsumitzera bultzatzea da asmoa.