30 urtez Etxalarko alkate izan den Miguel Mari Irigoien Sanzberroren lekukoa hartuta, bere taldeko Xabier Etxarte Mikelestorenak hartu du Etxalarko alkate kargua. Herri Taldeak lau hautetsi lortu ditu Etxalarren hauteskunde hauetan; Etxarterekin batera, Leire Olagarai Goienetxe, Xabier Leiza Martikorena eta Garazi Remon Ibarra. EH Bilduk, berriz, hiru ordezkari izanen ditu: Patxiku Irisarri Elizagoien, Ainara Arangibel Reinaldos eta Andrea Gouraud Altzugarai.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.