Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak San Juan Xarrera ohiko irteera eginen du ekainaren 24an. Oinez joan behar dutenak larunbatean 09:00etan abiatuko dira erretiratuen elkartetik eta autobusez joan behar dutenak 11:00etan suhiltzaileen parke ondoko autobus geltokitik. Txartelak erosteko azken eguna ekainaren 20a, asteartea da.
Txartelak jubilatuen ostatuan eskura daitezke. San Fermin elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 40 euro. Bazkaria Arantzako Burlada jatetxean izanen dute, honako menu honekin: urdaiazpikoa, pate, gula-entsalada, Legatza, arkumea, etxeko ogi-galdua (torrijak), ardoa, cava eta kafea.