Astearte honetan, ekainaren 20an, udako denboraldiari begira, Harriondoa kultur etxean dagoen Lesakako turismo bulegoa irekiko dute. Honako ordutegia izanen du: asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta astelehenak itxita.
Irailaren 30a arte, kanpotik etortzen diren bisitariek eta zonaldeko nahiz Lesakako bizilagunek herriari eta eskualdeari buruzko informazioa eta esku-orriak eskuratzeko aukera izanen dute. Gainera, turismo bulegoarekin batera, bertan dagoen Burdinaren Museoa ere irekita egonen da eta honen sarrera dohainik izanen da.
Uda honetan ere bisita gidatuak eskainiko dituzte Lesakan. Halere, hauek Sanferminen ondotik izanen dira. Data hurbiltzen doan heinean, informazioa eta ordutegiak partekatuko dituzte.