Altzateko bestak ospatu dituzte asteburuan. Ortziralean hasi ziren txupinazoarekin, eta hiru egunez giro ederra izan dute. Erraldoien kalejira, txirrindularitza proba, auzo bazkaria, dantzak, musika, bertsoak... Denetariko ekintzak izan dituzte eta herritarrak gustura ibili dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.