Bederatzi zinegotzi lortuta nagusitasun haundiz irabazi zituen EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeak Beran. Herrirako taldeak, aldiz, bi zinegotzi lortu zituen. Larunbatean Elexpuruk alderdiko bederatzi zinegotzien bozkak jaso zituen, eta Herrirako taldeko Jose Antonio Oiartzabalek, aldiz, bere alderdiko biak. Hala, Elexpuru izendatu zuten alkate.
Herritarrei emandako babesa eskertu zien alkateak eta heldu den lau urteetan hasitako bidean segitzeko konpromisoa berretsi zuen. Karguari zin egin zion ondotik, eta EH Bilduko zinegotziek bi bertso kantatu zizkioten.