Ladis Satrustegik (EH Bildu) segituko du Lesakako udalaren alkate karguan datozen lau urteetan ere. Azken agintaldiko gehiengoa handitu egin du gainera eta hamaika zinegotzietatik zazpi izanen ditu EH Bilduk. Horietatik sei izan ziren kargu-hartze ekitaldian, Pello Astiz bidaian baitzen. Halere, aski izan ziren Ladis Satrustegi berriz ere alkate izendatzeko. Eneko Fernandez zinegotzi berriak bertsoa ere kantatu zuen ekitaldian.
Aipatzekoa da Geroa Bairen udal taldean, zerrendan bosgarren zen Imanol Goienetxe Maritxalar sartu dela, Maria Victoria Gortariren ordez.