Berako bestetako egitarauko azala bozkatzeko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 18a, 11:00

Berako Kultur Batzordeak bestetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du aurten ere. Maiatzaren 31 izan zen lanak bidaltzeko azken eguna, eta orain irabazlea zein den jakiteko herri bozketa abiatu dute.

Denera bederatzi lanen artean aukeratu beharko dute beratarrek zein den bakoitzaren gustukoena. Botoa Bera Hurbil mugikorreko aplikazioaren bidez eman behar da eta ekainaren 22a izanen da azken eguna.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun