Espainiako federazio arteko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren ekainaren 15ean, ortzegunean Logroñon, Nafarroa eta Errioxaren artean. Binakako txapelketan, Oihan Canabal eta Joseba Aldabe igantziarrak suertatu ziren txapeldun, Errioxako Gutierrez eta Altuzarra bi jokotan menpean hartuta (10-3 eta 10-7).
Gisa honetara, Oberenan ari den Igantziko bikoteak bertze txapel bat lortu du denboraldi honetan. Aitzinetik, Ohorezko mailako klub arteko Espainiako txapelketa, Erregearen kopa eta GRABNI txapelketak irabaziak dituzte.
Banakako txapelketan, aldiz, Errioxako Lerenak irabazi zion Larraungo Unai Astizi (9-10, 8-10).