264 neska-mutikok eman dute izena Bortzirietako udalekuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 18a, 10:00

Aurten ere hiru eta hamabi urte bitarteko haurrentzat udaleku irekiak antolatu dituzte Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Dindaia Fundazioak Arantza, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan. 264 neska-mutiko apuntatu dira eta guztira 26 begirale ariko dira lanean.

Arantzan 32 neska-mutikok eman dute izena, Beran 116 apuntatu dira; Etxalarren 28, Igantzin 19 eta Lesakan 69. Arantzan, Beran, Etxalarren eta Igantzin uztailaren 3tik 28ra izanen dira udalekuak eta Lesakan uztailaren 11tik abuztuaren 25era. Guztietan 10:00etatik 13:00etara bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun